Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzako adinetan, bi urtetik hasita euskara hizkuntzan murgiltzen gara eta ingelesen lehenengo pausuak ematen ditugu, hau da gure hezkuntzako ardatz nagusitako bat.

Haur Hezkuntzako helburua:

  • Autonomia garatu eta izaera eraikitzeko, bizipen eta esperientzien bidez errekurtso eta estrategia ezberdinak lortu.
  • Egunerokotasunari aurre egiteko erremintak eskuratu eta norbera bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izan.
  • Errutina, ohitura eta umeentzat esanguratsuak diren ekintza anitzen bidez, ezagutza ezberdinak barneratu.
  • Gure hezkuntza estiloaren ardatza jarraituz, ikaskuntza kristau balioen bidez bizi.

Ordutegia

Bi urteko geletako ordutegia

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan ordutegia goizez eta arratsaldez da. Behar dutenentzat jantokiko zerbitzua eskaintzen da.

  • Goizeko sarrera malgua da 9:00etatik 9:30ak arte eta irteera 12:00etan da.
  • Jantokira geratzen diren umeek 12:00etatik 13:00ak arte dute bazkaltzeko. 13:30etan irteteko aukera daukate.
  • 13:30etatik 15:15ak arte lo kuluxka ordua da eta 16:20an arratsaldeko irteera da.

Asteazkenetan ordutegia goizez da. Behar dutenentzat jantokiko zerbitzua eskaintzen da.

  • Goizeko sarrera malgua da 9:00etatik 9:30ak arte eta irteera 12:00etan da.
  • Jantokira geratzen diren umeek 12:00etatik 13:00ak arte dute bazkaltzeko. 13:30etan irteteko aukera daukate.
  • 13:30etatik 13:45ak arte lo kuluxka ordua da eta 14:45etan arratsaldeko irteera da.

Haur Hezkuntzako 2.zikloko ordutegia:

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan ordutegia goizez eta arratsaldez da. Behar dutenentzat jantokiko zerbitzua eskaintzen da.

  • Goizez 9:00etatik 12:15ak arte.
  • Arratsaldez 14:30etatik 16:30ak arte.
  • Jantokiko zerbitzua 12:15etatik 14:30ak arte.

Asteazkenetan ordutegia goizez da. Behar dutenentzat jantokiko zerbitzua eskaintzen da.

  • Goizez 9:00etatik 13:00ak arte.
  • Jantokiko zerbitzua 13:00etatik 15:00rak arte.

Haur Hezkuntzan eskaintzen diren programak:

ULISES

CREA

HARA

ENTUSIASMAT

Zerbitzuen ordutegia (zaindarien zerbitzua, autobusa…)

  • Haurtzaindegia goizez eta arratsaldez 8:00etatik 9:00ak arte eta 16:30etatik 17:30ak arte
  • Jantoki zerbitzua monitoreekin.
  • Eskola kampoko ekintzak adinari egokitutak.

Instalazioak:

  • 2 psikomotrizitate gelak.
  • Arbel digitalak.
  • Bi patio esklusibo arorako, bat estalia.
  • Familia Eskola.
  • Talde haundi bat ilusionatuta eta konprometitua ikasle eta bere familiekin.

Guzti hori GOGO, ILUSIO,  AHALEGIN, BERRIKUNTZA eta HURBILTASUNEZ maneatuta.