20-21 urteko goiburua: Eta zuk, zer aukeratzen duzu?

Aurten landuko dugun balorea ERANTZUNKIZUNA izango da.

Hauxe esaten du La Salleren berezko izaera agiriak gure ikastetxeetan egiten dugun lanari buruz:

Lagundu egiten diegu haur eta gazteei esfortzuaren, betebeharraren zentzua ikusten, eta lana norberaren aberaste gisa eta gizarteari eginiko ekarpen bezala hartzen. Gonbidatu egiten ditugu hartzen dituzten erabakiak beren balio eta sinesmenekin koherenteak izan daitezen, betebeharrak eta haietatik sortutako ondorioak kontuan hartuz. La Salle ikastetxeetan aukerak aurkitzen dituzte nork bere ERANTZUKIZUNARI ekiteko: emandako hitza betez, norberaren lanean zorrotza eta fina izanez, eskolako bizitzan parte hartuz, ikastetxean giro ona sustatuz eta ordena eta puntualtasun ohiturak garatuz.

Erantzukizunak hiru ikuspegi ditu, banaka zain taldean bizitzean.

Pertsona bakoitza bere ekintzen benetako erantzulea da; komeni da gure hitzen eta ekintzen ondorioak baloratzea. Bizitzako egoera bakoitzak erantzuteko eta aukeratzeko aukera ematen digu. Beraz, pentsa dezakegu erantzukizunak zerikusia duela gure nortasunarekin, munduarekin dugun harremanarekin eta historiarekin; gure errealitatearen arabera, modu batera edo bestera erantzungo dugu. Pertsona erantzuleak beren bizitzaren protagonistak dira eta, beti nahi dituzten emaitzak lortzen ez badituzte ere, pertsona osoak izan ohi dira eta barne-bakea sentitzen dute.

Erantzukizuna da kanpoko presiorik gabe erantzun bat ematera edo misio bat betetzera behartuta sentitzeko gaitasuna. Beraz, erantzukizuna hartzen duenak norbaiten aurrean erantzun behar du beti, eta erantzulea bere ekintzen arrazoia emateko gaitasuna duena da.

Jose Antonio Marinak Afrikako esaera zaharrean sakontzen du: haur bat hezteko tribu osoa behar da. Familiaren eta eskolaren garrantzia nabarmentzen du. Dioenez, eskola ezin da inkomunikatuta egon familiarekin, auzoarekin eta tokiko komunitate bateko beste eragileekin, ezta munduarekin ere. Gizarte baten testuinguruan bizi gara, eta arduratsuak izaten ikasi behar dugu, adostutako arauak eta betebeharrak betez; beti ere jakitun gara elkarren beharra dugula eta balioak partekatu egin behar direla. Ez da jarrera indibiduala, baizik eta gure hezkuntza-komunitatetik gizartearen beharrei irekitako leihoa izan behar dugu, gure garaiko sufrimenduarekiko eta bidegabekeriekiko sentikorrak. Gure munduaren erantzunkide bihurtu gara.


Genesiaren arabera, lurra aurrera egitera deituak izan gara. Gizateria sortzeko sortua da, eta hortik sortu da gure erantzukizuna. Fedeak oraindik ez direnak konkistatu behar dituzten izaki gisa ulertzea proposatzen digu. Pertsona sortua eta sortzailea da, eta Bibliako testuingurutik egiten du, hau da, askatasuna norberaren patuaren onarpen gisa ulertzen duen testuingurutik, eta helmuga partekatu baten arrazoia ere ematen du (Zuek askatasunerako deituak izan zaret. Gal 5, 13). Beste batzuek gugan jartzen duten fedea da bideak adierazten diguna.

Ikasturte zoriontsua!