IKASLEEN ONARPENA – MATRIKULA 2020-2021

Gure agurrik beroenarekin, 2020-2021 Ikasturterako ikasle berrien izena emateko epea zabalduko dugula jakinarazi nahi dizuegu.

2020-2021 MATRIKULAZIO BERRIAK: Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte

Epe hau gaur egun ikastetxean ikasten ari ez diren ikasleei eta ikasle izanik eredu aldaketa nahi dutenei zabaltzen zaie, bai zuei interesatzen bazaizue, bai senideei, auzokoei edota ezagunei interesatzen bazaie.

Gainera, ikastetxea ezagutu nahi dutenentzat, ondoko jarduerak izango ditugu:

Bisita gidatuak:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan: urtarrilaren 30ean eta otsailaren 4an.
  • DBHn urtarrilaren 22an eta 29an arratsaldeko 17:15etan. Asistentzia konfirmatu 94.447.09.50 zenbakian.

Ikasleen onarpenari dagokionez, Hezkuntza Sailaren araudiak zenbait ohar zabaltzera behartzen gaitu:

Haur eta Lehen Hezkuntza:

  • Ikastetxeak 2 urteko 4 gela dauzka (75 plaza). Hizkuntza ereduak B eta D izango dira. Hala ere, Haur Hezkuntza osoan Euskaraz eta Ingelesez bakarrik lan egiten dugu eta Lehen Hezkuntzan aukeratutako ereduaren arabera.
  • Araudi berriaren arabera, jarraipena ikastetxean automatikoki bermatuta geratuko da gaur egungo ikasleentzat. Sarrera eskaria beharrezkoa izango da:
    • Bi urtekoen gelara sartzeko. (2018an jaio diren umeak)
    • Hizkuntza eredu aldaketa nahi dutenentzat.
    • Beste mailetan onarpena lekuaren arabera izango da.

Argibideak lortzeko eta inprimakiak hartzeko eta emateko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko Idazkaritzara jo behar da: Ordutegia 14:45etatik-16:45ak arte urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte.

INSKRIPZIOA ONLINE ERE EGIN DAITEKE HURRENGO HELBIDEAN:
https://ikasgunea.euskadi.eus

Bigarren Hezkuntza:

  • Badugu lekua DBHrako. Hizkuntza ereduak B eta D.
  • Badugu lekua Batxilergorako. (Eskaerak egiteko epea Aste Santuaren ondoren izan ohi da baina informazioa eskatu ahal duzue). Ikastetxean Batxilergoko modalitate guztiak irakasten ditugula gogorarazi nahi dizuegu. Batxilergorako Hizkuntza ereduak A eta D izango dira.

Argibideak lortzeko eta inprimakiak hartzeko eta emateko DBH eta Batxilergoko ikastetxeko Idazkaritzara
jo behar da: Ordutegia 8:00-13:00 eta 15:00-17:00 urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte.

DERRIGORREZKO DOKUMENTUAK

  • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.
  • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero).
  • Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina.

Zalantzaren bat edukiz gero, idatzi mezu bat posta elektroniko honetara: 2020matrikula@lasallebilbao.com

La Salleko baremazioa

Baremación LSB 20-21

Haur eta Lehen Hezkuntzako informazio orokorra.

Información general infantil y primaria

Bigarren hezkuntzako informazio orokorra.

Información general secundaria