2020ko ABENDUALDIA LA SALLE BILBON

Abendualdia hasten da, eta gure ikasleei Jesus berriro jaiotzearen garrantziaz konturatzen laguntzen ospatu nahi dugu.

Datorren asteetan begiak zabalik izatearen, bihotza eraldatzearen eta itxaron aktiboaren jarrerak landuko ditugu. Abendualdiko egutegi, pasabide eta geletako apaingarri eta hiruhilabete bukaerako keinuaren bidez egingo dugu, eta urte osoan bizitakoa bihotzaren misterioan lasaituko dugu. Era berean, Jesus laster jaioko delaren argira poztasunez hurbilduko gara.

Gonbidatzen zaituztegu etxetik gurekin bide honetan ibiltzen, kristau egutegiaren garrantzitsuenetarikoak diren jaien ospakizunen ibilbide honetan, ezin gaituela axolagabe utzi eta besteenganako konpromesua hartzen bultzatzen gaituela: gertuen eta urrunen daudenekin.

Ziurrenk aurten Jesus datorrela guri galdetzeko: eta zuk, zer aukeratzen duzu?  Nor laguntzea aukeratzen duzu? Norekin konpromesu hartzea erabakitzen duzu?

Abendualdiko garai zoriontsua izan.