Orientazio eta laguntza departamentua

ZEINTZUK DIRA ORIENTAZIO ETA LAGUNTZA DEPARTAMENTUAK BURUTZEN DITUEN ZEREGINAK?

Ikasleen jarraipenean eta haien familientzako arretan tutoreei laguntzen diegun pertsonok orientazioa eta laguntza ematen diegu honako hauei:

*Garapen pertsonalaren alderdi guztiak, haurren eta nerabeen hazkunde zuzenari eragiten diotenak (fisikoa, kognitiboa, afektiboa, soziala).


*Ikaskuntza erraztu dezaketen prozesuak eta baldintzak.


*Ikasleei beren nortasuna eraikitzen, profila bereizten eta ibilbidea diseinatzen laguntzen dieten proposamenak.

*Ikasgelan aniztasunak dituen behar eta aukeretarako egokienak diren ezagutzak, baldintzak, baliabideak eta prozedurak eskaintzea.

NOLA EGITEN DUGU LAN?

  • Behar den informazioa bilatzen eta partekatzen dugu.  
  • Informazioa partekatzen dugu, irakaslegoari, familiei, ikasleei…  entzuten diogu. Jasotzen dugun informazioa bereizten dugu eta erabakiak hartzen ditugu.
  • Guztiok batera planifikatzen, progamatzen, burutzen, berrikusten eta ebaluatzen dugu.
  • Ikasleek eta haien familiek izan ditzaketen beharrei erantzuteko dokumentazio interesgarria eta protokolo egokiak partekatzen ditugu familiekin eta irakasleekin.