Back
Etapa honetan eskaintzen diren ereduak B eta D dira.

Aurten DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailan Ikaskuntza Testuinguru Berria ITB metedologia berriarekin jarraitzen dugu.

ESO La Salle

B ereduan ikasten duen ikaslegoak ikasgai guztiak euskaraz ditu Gaztelania, Erlijioa, Matematika, Ingelesa eta hautazkoa (hizkuntza izanez gero) izan ezik.

D ereduan ikasten duen ikaslegoak ikasgai guztiak ditu Gaztelania, Ingelesa eta hautazkoa (hizkuntza izanez gero) izan ezik.

Gainera, etapan zenbait ikasgai ingelesez irakasten dira, hizkuntza horretan komunikazio-gaitasunak hobetzeko asmoz.  

  • DBH 2: History hiruhilabetea.
  • DBH3: Biology&Geology hiruhilabetea.
  • DBH4: History hiruhilabetea.

Ordutegia

Astelehen, astearte, osteguna: 8:00 – 13:10 eta 15:00 – 16:50

Asteazkena: 8:00 – 13:10

Ostirala: 8:00 – 13:35 (DBH1ekoak 8:55ean sartzen dira)

Etaparen helburuak:

  • Orain arte ikasitako guztia praktikan jartzea eta jakintzagai desberdinetako ezagupenak zabaltzea.
  • Autonomia, planifikazio, ahalegin eta banakako laneko prozeduretan praktikak aplikatu.
  • Ikaslea bere ikaste-prozesuaren protagonista izatea lortzea, era kooperatiboan ikasiz.
  • Tutoretzan banakako eta taldeko jarreren gaineko hausnarketa eta esperientzian oinarritutako une eta jarduerak bultzatzea.

Zer dugu?

  • Gure material propioak, ITB plataforman eskainiak.
  • Sallenet irakasteko eta ikasteko plataforma birtuala Moodlenen oinarrituta. 
  • Telebistak ikasgela guztietan.
  • Informatika gela bi.
  • Ikasturte guztietan gailu bat ikasleko, 1×1 programa jarraituz.
  • Gimnasioa.
  • Laborategia: fisika, kimikan edota biologian praktikak egiteko.
  • Jantoki zerbitzua motireekin eta menu egokituekin bai alergiak dituztenentzako bai intoleranteak direnentzako.
  • Jantokiaren ondoren liburutegi-zerbitzua dago.
  • Erabilera anitzeko bi gela handiak
  • Familia eskola.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak egokituak.
  • Kirol elkarte izugarria. 
  • Ilusio handiko eta ikasle eta familiekiko konprometiturik dagoen taldea.

Hori guztia GOGO, ILUSIO, AHALEGIN, BERRIKUNTZA eta HURBILTASUNEAN murgilduta.

Orientabide La Salle Bilbao Ikastetxeko Orientazio Departamenduaren bloga da. Sail honetan  etorkizunerako ikasketak aukeratzen lagunduko dizuten dokumentu ugari ez ezik, ikasketa horietara sartzeko eman behar dituzun urratsei buruzko informazio interesgarria ere aurkituko duzu.

Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu esteka honetan ORIENTABIDE BLOG

 

BATXILERGO DUALA

2016 ikasturtetik BATXILERGO DUALA martxan dago. Bi titulu batera lortzeko aukera ematen du: jatorrizko herrialdeko batxilergo aurrez aurrekoa eta estatubatuarra online formatuan, tutore amerikarra eta gure ikastetxeko tutorearen jarraipena izanik.

DBH 2. mailatik aurrera gure ikastetxean Batxilergoa Duala egiteko matrikula zaitezketa. Kontsulta itzazue hurrengo bi estekak informazio sakonagoa edukitzeko. 

Batxilergo Dualaren aurkezpena
Diplomaren baldintza ekonomikoak.