Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna: Bizitzak aldatzen dituzten esperientziak
- Date 4 December, 2024
Abenduak 5
Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu:
Bizitzak aldatzen dituzten esperientziak
Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, omenaldi berezia egin nahi diegu gure La Salle Bilbao ikastetxeko bost irakasleei. Udaren zati bat proiektu solidarioetan eman baitzuten munduko hainbat txokotan. Haien konpromisoa eta dedikazioa, salletar balioen adibide dira, mundu bidezko eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko inspirazio-iturri.
Boluntariotzaren helmugak eta proiektuak:
Akwaba elkartea (Abiyán, Boli Kosta):
Aboboko auzoan kokatua, Akwabak haur eta gazte egoera zaurgarrietan laguntzen du. Auzo hau pobrezia eta oinarrizko zerbitzuen gabeziagatik nabarmentzen da, langabezia-tasa altua eta gizarte-bazterketa arazo larriak ditu. Gure boluntarioek haur eta gazteekin lan egin zuten, hezkuntza eta laguntza emozionala eskainiz, etorkizun hobe bat eraikitzeko.
La Salle González Catán Eskola – Armstrong Fundazioa (Argentina):
González Catán, Buenos Aires inguruko eremu ahulenen artean dago. Hezkuntza funtsezkoa da bertan desberdintasunari aurre egiteko. Gure irakasleak eta bere taldeak ez ziren soilik ikaskuntza akademikoa indartzera bideratu, baizik eta integrazio eta garapen pertsonaleko espazioak sortzera, zerbitzu eta azpiegitura eskasia handiak dituen gune batean.
La Salle Anaien Komunitatea Istminan (Kolonbia):
Chocó bihotzean kokatua, komunitate honek gazteei laguntzen die, egoitza txiki batean hezkuntza eta ingurune segurua eskainiz. Eskualdeak pobrezia, oinarrizko zerbitzuetarako sarbide falta eta klima gogorra bezalako erronkak ditu. Boluntarioen esperientziak gazteengan eragin handia izan zuen, baina baita haien hazkunde pertsonalerako ere, erronkez eta ikaskuntzez beteriko testuinguruan.
Esperientzia esanguratsuen testigantzak
Proiektu hauetan parte hartu zutenek beren esperientzia esanguratsua nabarmentzen dute:
- “Konektatzeko, ezagutzeko eta norbera ezagutzeko unea” izan zen boluntarioen artean gehien nabarmendu zen esaldia, une oso eta zoriontsuak bizi baitzituzten bihotza zabaldu zien komunitateekin partekatuz.
- Boluntario batek laburbildu zuen esperientzia esanez: “Uste ez arren, gehiago jasotzen duzu ematen duzuna baino.”
- Enpatia eta partekatzea azpimarratu zuten: “Nire bizitza partekatu dut, eta haiek beren bizitza partekatu dute; gaur egun beharrezkoa den zerbait.”
- Talde-lana funtsezkoa izan zen: “Hasieratik etxean bezala sentitu ginen. Euren arreta eta maitasunari gure esker ona ematen saiatu ginen.”
- “Itzulera ez zen erraza izan, baina nire zati bat bertan utzi izanak indarra eman zidan bihotzean bizitakoarekin aurrera jarraitzeko”, adierazi zuen boluntario batek bizipen horren inpaktu pertsonal eta emozionalari buruz hausnartzean.
Martin anaiak Istminan esandakoa gogoratuz: “Eskerrona bihotzaren oroimena da”. Boluntariotzaren Eguna gogorarazpen bat da, ahalegin txikiekin ere behar gehien dutenen bizitzetan eragin handia izan dezakegula, eta gurean ere.
Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu boluntarioei aldaketarako eragile eta elkartasunaren eredu izateagatik. Eskerrik asko mundu hobea eraikitzen jarraitzeagatik!
Eskerrak hezkuntza-komunitateari
Boluntarioen talde honek bihotzez eskertu nahi dio hezkuntza-komunitate osoari. Beren laguntzari esker, askari solidarioen bidez esperientzia honen zati bat gauzatzea posible izan da. Ekarpen txiki bakoitzak itxaropen mezua eramaten lagundu du, behar gehien dutenengana.