Back

Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea: testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin.

 
Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko: ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.
 
Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere, neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, hein batean, porrota, 
irakurketa gaitasun faltagatik ematen da. 
 

Orain arte honako lan lerroak jarraitu dira:

  • Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan
  • Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa Eraginkorraren irizpide eta materialak
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, irakurketa jokoak eta irakurketa estrategiak