ZEINTZUK DIRA ORIENTAZIO ETA LAGUNTZA DEPARTAMENTUAK BURUTZEN DITUEN ZEREGINAK?
Ikasleen jarraipenean eta haien familientzako arretan tutoreei laguntzen diegun pertsonok orientazioa eta laguntza ematen diegu honako hauei:
*Garapen pertsonalaren alderdi guztiak, haurren eta nerabeen hazkunde zuzenari eragiten diotenak (fisikoa, kognitiboa, afektiboa, soziala).
*Ikaskuntza erraztu dezaketen prozesuak eta baldintzak.
*Ikasleei beren nortasuna eraikitzen, profila bereizten eta ibilbidea diseinatzen laguntzen dieten proposamenak.
*Ikasgelan aniztasunak dituen behar eta aukeretarako egokienak diren ezagutzak, baldintzak, baliabideak eta prozedurak eskaintzea.
NOLA EGITEN DUGU LAN?
- Behar den informazioa bilatzen eta partekatzen dugu.
- Informazioa partekatzen dugu, irakaslegoari, familiei, ikasleei… entzuten diogu. Jasotzen dugun informazioa bereizten dugu eta erabakiak hartzen ditugu.
- Guztiok batera planifikatzen, progamatzen, burutzen, berrikusten eta ebaluatzen dugu.
- Ikasleek eta haien familiek izan ditzaketen beharrei erantzuteko dokumentazio interesgarria eta protokolo egokiak partekatzen ditugu familiekin eta irakasleekin.