Back

Haur Hezkuntza 3 piktogramak

Azken astetan, Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak gure auzoaren ezaugarriak, leku interesgarriak, inguruko zerbitzuen kokapena… lantzen eta ikertzen aritu dira. Helburua galdutako objetu bat aurkitzea zen eta horretarako Deustu oso ondo ezagutu behar zuten.
 
 
Iaz, @autismoeuskadi elkartetik, Euskadi piktogramaz betetzeko ekimena ezagutu genuen, “La Salle News” proiektuarekin primeran egokitzen zela pentsatu genuen. Gure auzoari buruzko ikerketan, haurrak Deustuko kaleetatik atera dira bertako hainbat zerbitzuren bila eta horien inguruko ezaugarriak jaso dituzte. Nahiz eta haien ingurune hurbilaren parte izan, proiektuarekin hasi aurretik, askok ez zituzten identifikatzen eta dendak eta zerbitzuak beren piktogramarekin elkartzeak guztiei errazten ziela konturatu ginen.
 
Gure 4 eta 5 urteko haurrek berehalaxe piktoek informazioa aurreratzeko eta pertsona askori ulermena errazteko balio dutela ulertu zuten.
Esteka honen bitartez zertan datzan ikus dezakezue.  
 
Konfiantzako zenbait denda eskaini ziren elkarlanean aritzeko eta ikasgelan piktogramak landu ondoren, erakusleihoetan jartzeko atera ginen. Oso pertsona atseginak aurkitu ditugu auzo inklusiboa lortzeko elkartzeko prest.
Bereziki @imprentacopykiosko, @laurrietacarniceria, @farmacia_zubirizuaznabar, @amaiasantamaria, @malda.bikes, @colchonesdormidan y Centro Visual Argiari eskertzen diegu.
 
@deustobizirik, baietz Deustu piktogramaz bete!