Kilometro solidarioak eskolako jolastokian.
Pasa den maiatzaren 3an Proyde Proegaren VIII. lasterketa solidarioa ospatu genuen La Salle Bilbon.
2 eta 14 urte bitarteko korrikalariak deituta zeuden , eta gure ikasleek maila eman zuten, parte-hartzaileen 328 dortsal saldu genituen eta, antolatzaile taldeak espero zuena gaindituz.
16:30ean izan zen lehenengo lasterketa, eta ordubetez solidaritatezko kilometroak bete genituen, irribarrez eta gogoz.
Garrantzitsuena ez zen irabaztea, nahiz eta hori ere ondo izan. Garrantzitsuena aurtengo proiekturako dirua biltzea zen: Paraguaien hezkuntza zentro bat eraberritzea, diru bilketa ona lortuz gero. Eskerrik asko!
Lasterketek irauntzen zuten bitartean, bidezko merkataritzako elikagaiak erosteko ere aprobetxatu ahal izan zen, DBHko 3. eta 4. mailako Tandanacuiko ikasleek eta Jende Xumeako taldeak antolatutako postuan, edozein aukera ona zen solidarioak izateko.
Solidario izateko auker ugari egon ziren: korrika egiten, 0 dortsalak erosten, bidezko merkataritzako elikagaiak erosten, zirkuitua antolatzen eta batzen, parte-hartzaileen segurtasuna zaintzen, hornidura poltsatxoak prestatzen eta banatzen, argazkiak ateratzen, dortsalak banatzen, sariak banatzen, parte-hartzaileak animatzen, etab. Benetan, mila mila esker!!! Jende asko aritu zen beste urte batez lasterketa arrakastatsua lortzeko laguntzen.
Proyde Proegaren leloak dioen bezala: Jende txiki asko, leku txiki askotan gauza txiki asko eginez, mundua aldatzen ari da.
Datorren urtean elkar ikusiko dugu berriro, eta oraingoan auzotik korrika egingo dugu berriro.
Hurrengo urtera arte!