Azterkosta

Astelehen eta asteartean, DBH4. mailako biologia eta DBH4. DCko ikasleak Azterkosta programaren barruko jarduera egin zuten Gorrondatxeko eta Barinatxeko hondartzatan.

Bertan, puntu ezberdinetako uraren pHa, tenperatura, nitrato eta sulfato kopurua… neurtu zituzten, gure itsasoaren egoera aztertuz.

Gainera, gizakiaren eragina ikertu zuten eta ikasle batzuk aurkitutako zaborra batzera ere animatu ziren.

Egun bikainak eta oso eskertuta konpainia eta eguraldiagatik!