Bakearen aldeko Nazioarteko Salletar Jardunaldiak

 

Bakearen aldeko Nazioarteko Salletar Jardunaldiak, mundua aldatzeko aldarria.

“Nik bakea aukeratzen dut” goiburua aukeratu du Salletar Gazteen Nazioarteko Kontseiluak, salletar guztiak Bakearen aldeko Nazioarteko Salletar Jardunaldietan parte hartzera deitzeko.

Orain arte egin diren deialdi guztietan gertatu den moduan, salletar gazteek bakearen aldeko mezu eta aldarri bizi eta gogotsua dakarte. Errespetua, elkarrizketa, pertsonen arteko ulermena eta mundu hobe baten eraikuntza sustatu nahi dituzte, Ebanjelioan eta Nazareteko Jesusen mezuan oinarrituta.

Aurtengo deialdiaren gonbidapenak ondo esaten duen moduan, COVID-19aren pandemiak hainbat lehentasun birkokatu ditu eta erronka berriak edo lehen baino handiagoak ekarri dizkigu, batik bat pertsonak egoera ahulean, goseak, higiene baldintza kaskarretan eta desplazaturik diren lekuetan. Birusaren ondorioz, eguneroko bizitza are latz eta zailagoa da leku horietan guztietan.

“Nik bakea aukeratzen dut”, horixe da egungo gizartea zauritzen duten hainbat arazori erantzuteko mezua, hala nola indarkeriari, arrazismoari, egoera bidegabeei edota pobreziari. Bakeak bultzatu behar du gizarte bidezko eta errukitsu baten alde egiten dugun lana.