Back

Batxilergoko matrikulazioak

Batxilergoko matrikulazio epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra arte izango da. 

Gure ikastetxea ezagutzeko, apirilaren 1ean (16.30) edo 6an (17.00) arratsaldez ate irekiak antolatu ditugu; eman zuen izena hurrengo formularioan data aukeratzeko. 

Zalantzarik izanez gero, honako helbide hauetakoren batean jar zaitezke harremanetan ikastetxearekin:

  • Idazkaritza: 𝐬𝐞𝐜𝐫𝐞𝐭𝐚𝐫𝐢𝐚𝐞𝐬𝐨𝐛𝐚𝐜𝐡@𝐥𝐚𝐬𝐚𝐥𝐥𝐞𝐛𝐢𝐥𝐛𝐚𝐨.𝐜𝐨𝐦 edo Tfnoa: 𝟗𝟒 𝟒𝟒𝟕 𝟎𝟗 𝟓𝟎
  • Batxilergoko zuzendaritza akademikoa: 𝐛𝐚𝐭𝐱𝐳𝐮𝐳𝐞𝐧𝐝𝐚𝐫𝐢𝐚@𝐥𝐚𝐬𝐚𝐥𝐥𝐞𝐛𝐢𝐥𝐛𝐚𝐨.𝐜𝐨𝐦
 
Batxilergoko hezkuntza eskaintza ezagutzeko hemen duzu informazio osoa.

DERRIGORREZKO DOKUMENTUAK

  1. Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.
  2. Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria.
  3. Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero).
  4. Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina.