Back

La Salle Gizarte Ekintza elkarlanean ari da DANAren kaltetuei laguntzeko

La Salle Gizarte Ekintza elkarlanean ari da DANAren kaltetuei laguntzeko


Zuen laguntzari esker, La Salle Gizarte Ekintzaren bitartez ia 46.000€ bildu ditugu Valentziako Caritas eta Gurutze Gorriaren Dana Kanpainarako.

Hondamendi natural honek eragindako kalteak kalkulaezinak dira, eta egoera kezkagarria da oraindik ere. Leku kaltetuenetan bizitza berreskuratzeko lanek ahalegin handia eskatzen dute. Egoera honen aurrean denon inplikazioa, bakoitzak ahal duen neurrian, lagungarria da.

Horregatik, boluntario lasaliarren lana aitortu eta eskertu nahi dugu, beste pertsona batzuekin elkarlanean ari baitira garbiketa lanetan eta kaltetuak artatzen, baita diru-ekarpena egiten ere. Modu anonimoan, baina irmotasunez, gure gizarteari laguntzen jarraitzen dugu, dakigun eta ahal dugun modurik onenean. Orain inoiz baino gehiago, “La Salle gara”.

Laguntzen jarraitzea animatzen zaituztegu, zuzenean edo La Salle Gizarte Ekintza erakundearen bidez, hurrengo kontu-zenbakian, edo bizum bat bidaliz. Ekarpen bakoitza oso baliogarria da.