DBHko ELKARBIZIKIDETZAK.
Pastoraltza taldeak urtero DBHko ikasleak egun desberdin batean parte hartzera gonbidatzen dugu. Bakoitza bere buruarekin gogoeta egiteko eta Jesusen Jainkoarekin elkartzeko jardunaldia prestatzen dugu. Bizikidetzak boluntarioak dira eta urtero onarpen handia daukate.
Aurten, elkarbizikidetzak urtarrileko azkenego astean eta otsaileko lehenengo astean izan ziren.
DBH 1. mailako 60 ikaslek urtarrilaren 29an tutoreekin, Itxaso, Natalia eta Amets, eta Juanjoren laguntzarekin goiza primeran igaro zuten. Hainbeste ikasle zirenez, bi taldeetan banatu ziren eta adiskidetasuna ikuspuntu desberdinetatik landu zuten: Beraien ikuspuntutik, Printzipe txikiaren eta bere laguna azeriaren ikuspuntutik, eta Jesus eta apostuluen aukeraketaren ikuspututik. Izartxon eta DBHko areto nagusian goiza oso entretenigarri bat igaro zuten jarduera desberdinak aurrera eramaten.
DBH 3. mailako ikasleek otsailaren 4 euren bizikidetzak ospatu zituzten Izartxoko lokaletan. Egun honetan Irene eta Olatzekin egon ziren 15 gazte. Egunaren zehar, nortzuk diren, nola jokatzen duten besteekin, bakoitzaren nahiak eta beldurrak partekatu zituzten jarduera desberdinetan, batzuetan banakako dinamikak ziren eta beste batzuetan, berriz, talde handikoak. Oso ondo igarotzen ari zirenez eguna, etxera joatea kostatu zitzaien, seinale ona.
DBHko 4. mailako 28 ikasle elkartu ziren otsailaren 3an Izartxoko lokaleetan. Kasu honetan Nagore, Saioa eta Olatz haiekin bildu ziren dinamikak aurrera eramateko. Bizikidetza hauetan aztertzen da gazteen iragana, gaurko eguna eta etorkizuna, garenak garelako gure bizitzan bizi ditugun egoerengatik, Ortega eta Gasset, lantzen dugula dirudi, bai. 4. maila oso ikasturte “gogorra” da haientzat eta eskertu zuten momentu bat edukitzea haien bizitzaz gogoeta lasai bat egiteko.
Bai 3. bizikidetzetan bai 4. mailakoetan, egun osoa igarotzen da eta bazkaria beste momentu garrantzitsua da, guztioen artean partekatzen dugun momentua. Izartxoko futbolinek eta ping-pong jokuak gogorako momentu dibertigarriak ere eman zizkien.
Egun hauetako bizikidetzen helburua da gure ikasleak errutinatik ateratzea giro prestatu eta gidatu batean, bakoitzak bere buruarekin lasaitasun momentu bat edukitzeko gogoeta on bat aurrera eramateko. Norberaren izaeran hazteko beste era bat da, gure La Salle ikastegien muinean dagoen alderdi bat izanik. Egun polita da beti gogoratzeko geratzen dena.
2. mailakoak izaten direnean zuekin partekatuko ditugu.