Back

A20ak batzen gaitu: familiek eta ikasleek elkarrekin diseinatu dute ikastetxe osasungarriago bat

Familiek eta ikasleek indarrak batu dituzte La Salle Bilbaon osasun integralaren alde

Haurren Mundu Eguna (A20) dela eta, La Salle Bilbon beste urrats bat eman dugu gure ikasleen osasun fisikoa, mentala eta emozionala zaintzeko, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.

Azken asteotan, osasun-arloarekin lotutako ikastetxeko hamar familia gure ikasgeletan sartu dira euren esperientzia profesionala partekatzeko. Beraien lekukotzak izan dira gela bakoitzak hobekuntza-proposamen propioak eztabaidatu eta diseinatzeko motorra. Ideia horiek Haurren eta Nerabeen II. Batzarrean defendatu eta bozkatu ziren, eta ikasleek eurek aukeratutako ekimena laster egingo da errealitate ikastetxean.

Jakin nahi duzu nortzuk izan diren bisitatu gaituzten profesionalak eta nola bizi izan zen jardunaldi parte-hartzaile hau?

Gure azken buletina irakurtzera gonbidatzen zaitugu, bertan duzu informazio guztia.