FAIR FRIDAY

Gure haur eta gazteek “Black Friday” aren kontsumoari alternatiba bat eskaini zioten, Proyde-Proega GKEak sustatutako “Fair Friday” ekitaldiarekin.

Joan den ostiralean, azaroaren 17an, Proyde – Proegaren ordezkaritzak ikastaroaren lehen ekintza solidarioa prestatu zuen. Musika, dantza eta judo emanaldiez gozatzeko aukera izan genuen ekitaldi interesgarri eta solidario batekin.

Gainera, bidezko merkataritzako produktuen postu bat prestatu zuten kontsumo alternatiboa eta solidarioa sustatzeko.

Jarduera arrakastatsua izan zen. 150 sarrera baino gehiago saldu ziren, bakoitza 2 €-tan, eta 175 € bildu ziren bidezko merkataritzako produktuen salmentaren bidez.

Eskerrik asko zuen aletxoa ekarriz hurbildu zineten guztioi.

La Salle gara! Solidarioak gara!