Etapa honetan eskaintzen diren hizkuntza ereduak B eta D dira.

Gure ikastetxean IKASKUNTZA TESTUINGURU BERRIA garatzen ari gara, ITB, 2 urtetatik gora, maila guztietan, metodologia berri bat La Salleko ikastetxe guztietan.
D eredua hartzen duten ikasleek euskarazko mintegi guztiak dituzte gaztelania eta ingelesa izan ezik.
B ereduan doazen ikasleek mintegi guztiak euskaraz dituzte izan ezik: gaztelania, erlijioa, matematika eta ingelesa.
La Salleko material, liburu eta koaderno propioak ditugu.
Lehen hezkuntzako helburuak:
- Hezkuntza integralaren bidez gure ikasleei laguntzea.
- Baloreak irakastea: Barnetasuna, pentsamendua, emozioak, anaiarteko bizikidetza eta errespetua bultzatzea.
- Hiru hizkuntzetan, gaztelania, euskara eta ingelesa, komunikazioa bultzatzea.
- Sormena landu.
- Konpetenteak diren ikasleak hezi. Gure gizartea hobetzeko konprometituak diren pertsonak sortu.
- Ikaskuntzaren prozesuan teknologiak erabiltzea.
- Ikaskuntza kooperatiboa erabili hobeto eta gehiago ikasteko.
- Hainbat ezagutza barneratzea, errutina, ohitura eta jarduera esanguratsuen bidez.
- Zoriontsuak izaten ikastea.
Zer eskaintzen dizuegu:
- Ikaskuntza-testuinguru berriaren beharretara moldatzen diren gela anitzak eta zabalak.
- Etaparen bukaeran, 6. mailan, BERTSOLARITZA ikastaroan parte hartzen dugu.
- Orientzaio eta laguntza departamentua, beharrak dituzten ikasleak laguntzeko prest.
- 4. mailatik aurrera elkarbizitzerako eta heziketa afektibo-sexualerako programan parte hartzen dute ikasleek.
- Gimnasio bat.
- Patio handi bat kirol desberdinak praktikatzeko eta patio eztalita.
- Jantoki zabal bat monitoreekin.
- Goiztiar gela 8:00etatik 9:00ak arte. Eta arratsaldez, 16.30etatik, 17.30ak arte, hau dela eta, eskola ondoren, ikasteko eta etxeko lanak egiteko gela bat.
- Guraso eskola.
- Eskola kanpoko ekintzak egokituak.
- Kirol elkarte izugarria.
Guzti hori GOGO, ILUSIO, AHALEGIN, BERRIKUNTZA eta HURBILTASUNEZ apainduta.
Aurreko guztia horrela antolatzen dugu:








