Back

MIKOLETA SARIDUNAK

Joan den ekainaren 13an, Bilboko Udalaren alkateak, Juan Mari Aburtok, euskaraz irakurtzea eta idaztea  sustatzen duen Rafael Mikoleta sariak banatu zituen.

Ekitaldia udaletxeko arabiar gelan gertatu zen eta benetan hunkigarria izan zen. Gela dotore horretan, gure bi ikaslek, Markel Urkiagak (LH 6) eta Urtzi Goikoetxeak (DBH 1) bere adineko lehen saria jaso zuten, beste ikastetxe eta ikastolen ikasleekin batera.  Mila esker haien ondoan egon diren Josu Orbañanos eta Aitzpea Garmendia irakasleei. Haiek ere udaletxearen eskerrona jaso zuten, irakasleen eta familien lana ezinbestekoa delako euskararen sustapenean.

Zorionak Markel eta Urtziri!