Nik La Salle aukeratuko dut

La Salle ikastetxeek berrikuntza metodologikoa egin dute eta Ikaskuntzarako Testuinguru Berria (ITB) hedatu dute Haur eta Lehen Hezkuntzako etapa guztietan. Datorren ikasturtean DBHko 1. mailan ere martxan jarriko da.

ITBri buruzko informazioa

Haur Hezkuntza: Haur Hezkuntzako adinetan, bi urtetik hasita euskara hizkuntzan murgiltzen gara eta ingelesean lehenengo pausuak ematen ditugu.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzan: Etapa hauetan eskaintzen diren ereduak B eta D dira. Gainera, Bigarren Hezkuntzan ikasgai batzuk ingelesez ematen ditugu, ahozko gaitasunak hobetzeko. DBH osoan ere alemana eta frantsesa eskaintzen dugu hautazko ikasgai bezala.

Batxilergoko 1. mailan ikasle-trukea egiten dugu Alemania eta Frantziarekin.

Batxilergo honek bi titulazio aldi berean lortzeko aukera ematen die gure ikasleei: jatorrizko herrialdeko batxilergoa aurrez aurre eta Estatu Batuetako batxilergoa online prestakuntzan, tutore amerikar baten eta gure ikastetxeko tutore baten jarraipenarekin.
DBHko 3. mailatik aurrera, hala nahi duten ikasleek matrikula egin dezakete ikastetxean. 

Sakatu HEMEN informazio gehiagorako

Ikastetxeak IZARTXO aisialdi kluba du. Adin ezberdinetarako jarduerak antolatzen ditu: tailerrak, jolasak, mendi irteerak, boluntariotza soziala, eskia / snowboard… Kontsulta ezazu webgunea Izartxori buruzko informazio gehiagorako

Kirol Kluba ere badago. Gainera, kiroldegi bat ere badugu, ikasleentzako eta familientzako jarduerekin.

Gure ikastetxea, halaber, Cambridge (First, Advanced) tituluak lortzeko azterketa-zentroa da. EGA eta First lortzeko berariaz prestatzeko aukera eskaintzen dugu.
Ingelesa hobetzeko asmoz, duela urte batzuetatik hilabeteko (uztaila) edo hiru asteko (ikasturteko lehen hiruhilekoan) egonaldiak antolatzen dira Irlandan. DBHko eta Batxilergoko ikasleak joan daitezke.

Ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduera sorta zabala eskaintzen du, bai eguerdian baita arratsaldean ere: ingelesa, euskara, txinera, japoniera, xakea, robotika, gozogintza, txikiritmoa…

Lehen Hezkuntzako 2. mailan, haurrek mintegi batzuk lantzen dituzte snappet tableta txiki batekin. Tableta hori gure metodologiarako espezifikoa da, eta horren bidez snappet plataformara soilik sartzen dira.
Lehen Hezkuntzako 3. mailan ChromeTABekin lan egiten dute, batez ere proiektuen esparruan. 
Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera eskuko ordenagailua erabiltzen hasten dira eta honen bidez Sallenet plataforman sartzen dira. Ondorengo ikasmailetan era ordenagailuak erabiliko dira.

2 URTEKO GELA

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 

  • Goizez sarrera moldagarria 9.00etatik 9.30era arte. Irteera 12.00etan.
  • Eskolan bazkaltzen duenak, bazkaldu ostean, siesta edukiko du eta gero 16.20an aterako da.

Asteazkenetan: Goizeko ordutegia bakarrik, ez dago eskolarik arratsaldez.

  • Goizez sarrera moldagarria 9.00etatik 9.30era arte. Irteera 12.00etan.
  • Anai-arreba nagusiak edukiz gero, beranduago ateratzen direnez, 12.45ean atera daiteke.
  • Asteazkenetan eskolan bazkaltzen duena siesta barik 13.30ean aterako da edo siestaren ondoren 14.45ean.

HAUR HEZKUNTZA

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 

  • Goizez: Sarrera 9.00etan eta irteera 12.15ean.
  • Arratsaldez: 14.30-16.30.
  • Eskolan bazkaltzen duenak 1. mailan oraindik siesta daukate baina eskola arratsaldeetan 14.30ean hasten da. 2. mailatik aurrera ez daukate siestarik.

Asteazkenetan: 

  • Goizez: Sarrera 9.00etan eta irteera 13.00etan.
  • Ez dago eskolarik arratsaldez.
  • Eskolan bazkaltzen duenak irteera moldagarria dauka 14.00etatik 15.00ak arte.

LEHEN HEZKUNTZA

Astelehen, ostegun eta ostiraletan:

  • Goizez: Sarrera 9.00etan eta irteera 12.15ean eskolan bazkaltzen ez badu.
  • Arratsaldez: 14.30-16.30 (ikasteko gela batean 17.30era arte geratzeko aukera dago).
  • Bazkaltzen geratzen denak eskolaz kanpoko jarduerak egiteko aukera du.

Astearteetan:

  • Goizez: Sarrera 9.00etan eta irteera 12.15ean eskolan bazkaltzen ez badu.
  • Arratsaldez: 14.30-16.30 (ikasteko gela batean 17.30era arte geratzeko aukera dago).
  • Bazkaltzen geratzen denak eskolaz kanpoko jarduerak egiteko aukera du.

Asteazkenetan:

  • Goizez: Sarrera 9.00etan eta irteera 13.00etan
  • Ez dago eskolarik arratsaldez.
  • Bazkaltzen geratzen denak irteera moldagarria du 14.00etatik 15.00etara (14.00etatik 16.00etara ikasteko gela batean geratzeko aukera dago).

DBH 1. maila

Astelehen, astearte eta ostegunetan:

  • Goizez: 8.00- 13.10
  • Arratsaldez: 15.00-16.50

Asteazkenetan: 8.00-13.10, ez dago eskolarik arratsaldez.

Ostiraletan: 8.55-13.35, ez dago eskolarik arratsaldez.

DBH 2.-3.-4 mailak.

Astelehen, astearte eta ostegunetan:

  • Goizez: 8.00- 13.10
  • Arratsaldez: 15.00- 16.50

Asteazkenetan: 8.00-13.10, ez dago eskolarik arratsaldez.

Ostiraletan: 8.55-13.35, ez dago eskolarik arratsaldez.

Deskargatu dokumentua informazio zehatza eskuratzeko.

Arratsaldean eskola dagoen egun guztietan dago. Asteazkenetan aukerakoa da.

Bi urtekoen gelan eta Haur Hezkuntzako 1. mailan bazkaldu ondoren siesta botatzen dute ohetxoetan euren lo-zaku edo tapakiekin eta irakasleek zainduta direlarik.

Bi urteko eta Haur Hezkuntzako ikaslegoari eskaintzen zaion aukerako zerbitzua da. Ordutegia 8.00etatik 9.00etara da psikomotrizitate gelan eta hiru irakaslek lagunduta.

Behar izanez gero, arratsaldean haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da 16.30etik 17.30era. Hautazkoa da.

Ikastetxean Guraso Elkartea sortu da. Elkarte honen helburuak, gurasoak bildu, beren partaidetza bultzatu  eta beharrezkoa denerako ordezkatzeaz gain, beste ekimen batzuk bultzatzea dira, Ikastetxearen jarduera hezitzailean laguntzeko asmoz.  Guraso Elkarteari buruzko informazio gehiago jasotzeko.

Ikastetxeak txoko bat eta borda bat ditu Izaban, bertako familiek alokatzeko.

Erreserba egin hemen

avatar

Deskargatu, bete, sinatu eta eman (aurrez aurre edo posta elektronikoz) ikastetxeko idazkaritzan.

llamada-telefonica

944 470 950