SARIA BIG DATA CHALLENGE PROIEKTUAN

Maria Tesán, Ibon Quintanilla eta Unai Gómez 1. batxilergoko ikasleak dira eta Educaixa Big Data Challenge Saria irabazi dute beren proiektuarekin.

Errealitatean oinarritutako proiektu bat garatzea zen erronka, Educaixak lau erronka proposatu zituen:  Big Data, Emprende, Steam eta Becritical. 1035 talde aukeratu ziren, eta hortik 25 talde hautatu ziren maiatzaren 4tik 6ra egin zen kanpus birtualean parte hartzeko.

Gure ikastetxetik 4 taldek parte hartu zuten Becritical, Big Data eta Steam Challenge taldeen erronketan. Eta irabazlea BigData taldea izan da, bere proiektuarekin: “Covid 19ri buruzko iritziak baldintzatuko du Espainiak pandemia gainditzeko beharko duen denbora”.

Maria, Ibon eta Unai osatutako taldeak Palmara bidaiatuko du. Zorionak txapeldunak!