LA SALLE GARA
Ikasturte honetan, gure salletar historiako data esanguratsu bat ekarriko dugu gogora: 1719ko apirilaren 7an, Salleko Joan Bautista hil zen Rouenen. Hasteko, 300 urtez hitz egitea leialtasunaz hitz egitea da. Denboran iraun duen eta, gorabehera eta zailtasun ugari gaindituz, bere espirituari leial eutsi dion proiektu batez hitz egitea. Anaiek eta sekularrek osatu dute salletar komunitatea, eta garaien araberako beharrei erantzunez eratu dute proiektua.
300 urte hauetan, salletar proiektuaren adierazpena aldatzen joan da, eta biziz eta sormenez bete da. XVIII. mendeko modernitatearen oinordeko da proiektua, bere oinarriak garai bakoitzeko haurren eta gazteen premien arabera aldatzen jakin duena. Beraz, berrikuntzaz, sormenaz edo pertsonari eta horren premiei arreta eskaintzeaz hitz egin dezakegu, hezitzaileen formazioari esker pertsonen barnean lokartutako edo giltzapetutako gaitasunak ateratzeaz.
Salleko Joan Bautistaren irudiak eta obrak duela 300 urtetik biltzen duena jasotzen baitu:
- Bihotz bat: Salletar Proiektuak bizirik jarraitzen du bihotzean, gertaeren erritmora taupada eginez; gaur egungo taupadek “bihotza duen” proiektu bat gordetzen dute beren baitan. Anaiburu orokorrak salletar guztioi zuzendutako hitzak gogora ekar ditzakegu: “Bihotzak gogorarazten digu, hezitzaile gisa, haurren bihotzak mugitzeko ardura dugula. Lehenengo Anaiak bezala, bihotzez lotutako hezitzaileen komunitateak gara”.
- Konpromiso bat: denboran zehar adierazitakoa, urtez urte batzuengandik besteengana igaro dena eta hezitzaile askoren bihotz engaiatuan hezurmamitzen jakin duena, proiektua erresalburik gabe dinamizatzera bultzatuz. Anaiburu orokorraren hitzetan, berriz ere: “Pobreei eta gure ardurapean dauden gazteei eta helduei heziketa gizatiarra eta kristaua eskaintzeko eta egiten ditugun gauza guztietan hezitzaile onak izateko gure deia berritzen duen konpromiso bat.”
- Bizitza bat: ez da bizitza egituratu bat transmititzen. Besteen alde ematen den bizitza da, denboran irauten duena, hasierako protagonistak jada ez egon arren. Ereindako bizitza da, bihotz engaiatuetan fruitu ematen duena eta salletar proiektuaz maitemindutako beste pertsona batzuei nahiz proiektuaren xede direnei bizi berria itzultzen diena. Horregatik, Anaiburu orokorraren hitzetan: “Salletar misioaren etorkizunean dugun itxaropena adierazten duen bizitza bat, Salleko Joan Bautistaren urratsei nola jarraitu gogora ekartzen diguna, gure bizitzan Jainkoaren deiei erantzunez, Salleko Joan Bautistak bere garaian egin zuen bidetik.”