Back

Gerra hotza Batxilergoko proiektua

Batxilergoko 1.mailan 2. ITB proiektua hasi dugu: Gerra Hotza.

Lau egunetan zehar, ikasleek hiru pentsamendu lerro hauetan sakonduko dute: liberalismoa, keynesianismoa eta komunista.

Ikasleak, taldeka eta bakoitza pentsamendu lerro horien batean oinarrituta, hiru produktu sortu beharko dituzte: hauteskunde programa, ardatz kronologikoa eta egunkariko azala.

Eta hasierako egunean, bisita berezi bat izan dugu:  Kepa Aulestia gurekin izan dugu eta, bere esperientzia politiko luzetik, azalpen eta ikuspegi baliotsua partekatu ditu gurekin XX. mendeko bigarren erdiko garai hura eta gaur egungo egoera ulertzeko.

Euren ezagutza osatzen jarraitzeko, batzuk kirol eta musika mintegi pare bat izan dituzte eta besteek antzezlan bat ikusi dute gure Areto Nagusian, “Marx en el Soho”, Samuel Gibert aktorea protagonista.

Hurrengo astean jarduera berriekin informazioa eguneratuko dugu.