Pasa den otsailaren 7an, posta elektroniko berezi bat jaso genuen. Posta elektroniko hura jaso genuenak gu izan ginen: DBH eta batxilergoko ikasleak, irakaslegoa eta idazkaritzako pertsonak. “Norbaitek” “Hoynoes8marzo” izenaren atzetik lehengo mezu bat helarazi zigun.
Batzuek Spam mezu bat zela pentsatu zuten eta berehala zokoratu zuten; beste batzuek jakin-mina sentitu zuten eta, arraroa bazen ere, artxiboan klik egin zuten (eskerrak birus bat ez zen), beste batzuek arretaz irakurri zuten… baina, batez ere, espektatiba sortu zen, gutxi geratu ginen axolagabe.

Dena hor gera zitekeen; hala ere, egun batzuk geroago, otsailaren 10ean, bigarren mezu bat jaso genuen. Hau ez zen spam kontua, benetan ari zen, gutxienez bagenekien mezu batzuk jasotzeko zeudela…