Batxilergoko 1.mailan 2. ITB proiektua hasi dugu: Gerra Hotza.
Lau egunetan zehar, ikasleek hiru pentsamendu lerro hauetan sakonduko dute: liberalismoa, keynesianismoa eta komunista.
Ikasleak, taldeka eta bakoitza pentsamendu lerro horien batean oinarrituta, hiru produktu sortu beharko dituzte: hauteskunde programa, ardatz kronologikoa eta egunkariko azala.
Eta hasierako egunean, bisita berezi bat izan dugu: Kepa Aulestia gurekin izan dugu eta, bere esperientzia politiko luzetik, azalpen eta ikuspegi baliotsua partekatu ditu gurekin XX. mendeko bigarren erdiko garai hura eta gaur egungo egoera ulertzeko.
