Gaur ez da martxoak 8
Pasa den otsailaren 7an, posta elektroniko berezi bat jaso genuen. Posta elektroniko hura jaso genuenak gu izan ginen: DBH eta batxilergoko ikasleak, irakaslegoa eta idazkaritzako pertsonak. “Norbaitek” “Hoynoes8marzo” izenaren atzetik lehengo mezu bat helarazi zigun.
Batzuek Spam mezu bat zela pentsatu zuten eta berehala zokoratu zuten; beste batzuek jakin-mina sentitu zuten eta, arraroa bazen ere, artxiboan klik egin zuten (eskerrak birus bat ez zen), beste batzuek arretaz irakurri zuten… baina, batez ere, espektatiba sortu zen, gutxi geratu ginen axolagabe.
Dena hor gera zitekeen; hala ere, egun batzuk geroago, otsailaren 10ean, bigarren mezu bat jaso genuen. Hau ez zen spam kontua, benetan ari zen, gutxienez bagenekien mezu batzuk jasotzeko zeudela…
Y llegó el 20 de febrero con una convocatoria muy directa para TODAS/OS:
Beraz, otsailaren 22an, jolas-orduan, ikasle, irakasle eta idazkariak ekitaldi-aretoan agertu ginen, eta inork zuzendu gabe, “Hoynoes8marzo” ez baitzuen bere burua aurkeztu, antolatzen hastea lortu genuen, gure ikasleek zerbait egin nahi baitzuten errespetatua izateko eta beldurrez ez bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
- Egun hartatik lauzpabost errekreo elkarrekin ideiak pentsatzen eman genituen. Gure artean baziren mutilak ere, gutxi, baina ausartak; haiek errespetatu egin zuten gure momentua, baina batez ere utzi egin zioten NESKAK PROTAGONISTAK izaten.
Erabaki zen:
DBH eta batxilergoko POSTONTZI bat jartzea, emakumeok jazarpen edo diskriminazio motaren bat jasan genuen egoerak, anonimoak, idatziz uzteko.
Goizeko bi gogoeta prestatu ikasgelan irakurtzeko. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek beraiek prestatu dituzte.
Pankartak prestatzea, M8a gogoetaraziko diguten mezuekin partekatzeko.
Beltzez edo morez jantzita etortzea, M8ko errebindikazio-unean ikusgarriago egiteko,
Bi errebindikazio-une izatea: bata, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko jolastokian, ikasle eta irakasleekin; bestea, arratsaldean, familiak eta ikasle txikiagoak partaide egin ahal izateko.
Eta aldarrikapen-une horretan izan da gaur, 2022ko martxoaren 8an. Goizean, DBH-Batxilergoko jolas-gunean eta arratsaldean, familiekin eta txikienekin batera.
Bi ikaslek manifestu bat irakurri dute, alde batetik, M8aren zergatia eta, bestetik, postontzian jasotako egoerak testuinguruan kokatzeko, eta minutu bateko isilunearekin itxi dute, dagoeneko ez daudenen omenez. Isiltasun hori GUZTIEN eta GUZTIEN txaloekin bakarrik hautsi da.
Eskerrik asko “Hoynoes8marzo”, zuek zaretenak zaretelako, IKASTETXE bezala hausnartzeko ASKO motibatu gaituzuelako.