Back

Memoriaren eguna

Gaur, Memoriaren Eguna dela eta, DBHko 4. mailako ikasle talde batek Bilboko Udalak eta Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneak antolatutako lore-eskaintzan parte hartu du, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak oroitzeko. Ekitaldia Casilda Iturrizar Parkeko pergolaren ondoan kokatutako monolitoaren inguruan egin da, eta gure ikasleetako batek, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, biktimak omentzeko eta oroitzeko testu bat irakurtzen parte hartu du.