EduCaixa Kanpusa

Batxilergoko 1. mailako Hugo, Alain, Ander eta Valeria gure ikasleak, Garazi irakaslearekin batera, EduCaixa Kanpusean parte hartzeko hautatuak izan ziren BeCritical kategorian.


Ikasturte honetan, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknikak) irakasgaiaren barruan, batxilergoko 1. mailako ikasleak taldeka aritu dira lanean, GJHetako bat gai nagusitzat duen bideo kritiko bat aurkezteko.

Sari gisa, Alain, Ander, Hugo eta Valeriak osatutako taldeak 4 egun pasa dituzte beste 100 talderekin Bartzelonan, maiatzaren 4tik 7ra EduCaixa Kanpusean. Beren belaunaldiaren erronkei irtenbideak aurkitzeko lanean aritu dira.

The Challenge 2022n jarraitzeko hautatutako 100 proiektuetako kideek Espainia eta Portugalgo toki guztietatik bidaiatu zuten Bartzelonan bidea hasteko. Egun horietan beren ekimenak garatzen jarraitzeko aukera izan zuten, kezkatzen dituen guztiari irtenbideak proposatzeko: ingurumenaren zaintza, berdintasun soziala, osasun mentala, aurrerapen teknologikoak, besteak beste.

Egun horietan beren proiektua defendatuz, Silicon Valleyra prestakuntza-bidaia bat egin nahi dute. Nortzuk izango dira hurrengo geltokira iritsiko diren worldshakerrak? Gure ikasleak zorionekoak izango ahal dira! Hilaren 24an aterako dira talde irabazleak
Oraingoz irabazi dute kanpus horretako prestakuntza-esperientzia, ea urrunago iristen diren.
 
Zorte on, taldea!