Nationalen Deutscholympiade Alemaniako Olinpiada Nazionala

Gure eskola Espainia osoko beste 5 ikastetxerekin batera hautatu dute alemanezko olinpiadetan parte hartzeko.

Espainia osoko alemaneko 12 ikasle, Xabier Riloba eta Miren Llorente DBHko 4. mailakoak, beres irakaslerekin, Naira, Madrilgo Goethe Institutera joan ziren apirilaren 27an, asteazkena, alemanez hainbat jarduera eta aurkezpen egiteko.

Gainera, Alemaniako enbaxadak ikasleak eta irakasleak “Berlin” kafetegian bazkaltzera gonbidatu zituen. Keinu polita parte-hartzaileekin.

Oso esperientzia positiboa izan da, eta, gainera, beste ikasle eta ikastetxe batzuekin harremanak estutzeko balio izan digu, baina, batez ere, Goethe Institutuarekin. Goethe institutuak, jardunaldi horren ondoren, opariak bidali zizkien alemaniera ikasten ari diren
La Salleko ikasleei.