Gerrarik ez!

Gerrarik Ez! Bakea nahi dugu!

Joan den astean, gaur egun dauden gerren eta eta gatazken inguruan hausnartzen aritu ziren ikastetxeko gela guztietan. Horri buruz hitzegin genuen, errefuxiatuei buruz, eta mundu hobe baten aldeto itxaropenari buruz.
Ostegunean zehar eta kurtsoka, hainbat ekitaldi egin genituen.
 
HH 2-3 urte. Bakearen garrantzia gogoratzeko bildu ziren, manifestu bat irakurri zuten, eta azkenean aurretik gelan landutako itxaropenezko irudiak hormairudi zuri batetan itsatsi zituzten.  
 
HH 4-5 eta Lehen Hezkuntza. Manifestu bat irakurri zen etxean egindako kartelak zeramatzatela, eta Color Esperanza ozen abestu zuten.
 
DBH eta Batxilergoa. Manifestu bat irakurri zuten, eta txalo bero handi batekin amaitu zuten, armen hotsa baretzen zuena.