Back

Ikasle ohien orientazioa

Gaur, martxoak 11, batxilergoko 2. mailako zientzietako ikasleek oso saio aberasgarria izan dute gaur egun unibertsitatean dauden 5 ikasle ohiekin.

Alaia, Galder, Lorena, Julen eta Mariak erizaintzako, fisikako, medikuntzako eta biokimikako graduetan izaten ari diren esperientzia partekatu dute. Gainera, ikasketa horiek egitea nola erabaki zuten eta unibertsitateko etapa hau nolakoa den ere azaldu digute.

Batxilergoko neska-mutilek beren zalantzak eta kezkak galdetu ahal izan dizkiete, eta aholkuak jaso dituzte euren batxilergoaren amaierako etapari, selektibitateari eta ondoren ikastetxetik unibertsitatera jauziari aurre egiteko. Plazer handia izan da berriro gurekin izatea, eta luxu bat nola doakien kontatzera etorri izana, gure ikasleei lagundu nahian.

Eskerrik asko guztioi bihotzez!