La Salle Bilboko Emma Blandón, Nerea Conde, Teresa Corral, Lorena González eta June Gutiérrez ikasleak saritu dituzte Deustuko Unibertsitateak BBVAren laguntzarekin antolatutako MAKING CITIES 2030 lehiaketan. Ekimen horren helburua da hiri-garapen jasangarria kontzeptua eta 2030 Agendaren, Garapen Jasangarriko Helburuen eta Hiri Agenda Berriaren edukiak herritarren artean zabaltzea.
Lehiaketa honetara La Salle Bilboko hiru talde aurkeztu dira, hirurak oso ideia onekin eta gure hiria hobetzeko lan serio batekin. Proiektu irabazlea “Litinerario” izenburupean aurkeztu da
Proiektu honekin hiri (edo auzo) bateko erronka espezifiko bati erantzuteko proposamen onenaren saria jaso dute.
Gazteek bilbotar idazle garrantzitsuak hobeto ezagutzea du helburu, hala nola Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero. Horretarako, La Salleko ikasleek hainbat proposamen egin dituzte, besteak beste, liburutegi eta liburu-dendetarako literatura-ibilbideak, bai eta zebra bideetan eraikin eta olerkietan seinaleak jartzea ere. Epaimahaiak, kasu honetan, proiektuan jasotako “irakurketa eta kultura kontzeptua” nabarmendu du, “Ezagutzearen garrantzia indartuz”. Iragana eta

Hona hemen Deian argitaratu den berria.