PROYDE PROEGA V LASTERKETA SOLIDARIOA. ARRAKASTA HANDIA!!

Albiste berriei buruz idaztea atsegin dugu. Egiten dugunarengatik eta garenarengatik harrotzen eta ondo sentiarazten gaituzten berriak zuekin partekatzea gogoko dugu.

2019ko urriaren 27an Proyde-Proegaren V lasterketa solidarioa ospatu genuen; gogoko dugu ohitura onekin jarraitzea eta, dagoeneko, bost lasterketa egin ditugu eta gero eta urrutiago heltzen gara. Aurten ere, gure helburua, 500 dortsal baino gehiago saltzea, lortu dugu. Aurten 800 izan dira eta horrek Fratelli Proiekturako diru gehiago biltzeko aukera eman digu. Gainera, lasterketa hori berezia izan da; izan ere, egun horretan, José Manuel Arrizabalagaren eskutik, sektoreko Proega arduraduna, “Bidezko Merkataritza  Bidean” Agiria jaso genuen. Agiri honen bidez, Bilboko ordezkaritzak azken hiru urte hauetan eginiko lanaren aitortza egiten da. Gure zuzendariak, Esti Sarriak, ordezkaritzaren izenean, harrotasun handiz jaso zuen.

Emate honen aurretik haurren lasterketak egin ziren. Lasterketa berria  10 00etarako antolatu ahal izateko goiz jaiki ziren boluntarioei gure esker ona. Irteteko seinale horretatik aurrera, La Sallek, Deustuk eta ingurak aukera izan du elkartasun jai batez gozatzeko. Ahalegin handiz kilometroak helmugaraino korrika egin dituzten guztiei aukera eman die domina bat irabazteko. Garrantzitsuena ez zen irabaztea, hori ere ondo egon arren, ez dugu gezurrik esango, baina gaur garrantzitsuena parte hartzea eta guztion artean mundu anaikorrago bat egitea zen.

Geure animatzaileak, Javik, etengabe errepikatzen zuen ez zegoela irabazlerik, guztiok irabazleak ginela helburu on baten alde ari ginelako. Egia da partaideek egin zuten bidean ez dagoela errekorrik, baina guztion artean, keinu txiki batzuk eginez, zenbat egin dezakegun argi uzten du. Hemen saldutako dortsal guztiak, korrikalarienak eta zero dortsalak, bidezko merkataritzaren produktuekin eta “bokatekin” batera, hemendik hilabete gutxitara “bidaia” egingo dute Fratelli Proiektura hango gazteen egoera, gure lankidetzari esker, hobetu ahal izateko.

Mila esker parte hartu zuten guztiei, hornitzaileei, kaleak moztu eta bokatak banatu zituzten boluntarioei, kirol elkarteei, DYAri eta Bilboko Udalari, baina, batez ere, zuoi, antolatzaileoi, Jon Alzagari, Gurutz Bidegureni eta Jaione Fanori, hirurak Ikastetxeko irakasleak. Beste behin ere, lasterketa honek arrakasta handia lortu zuen zuoi esker.

Datorren urtera arte!