300 mendeurreneko ospakizun-urtearen amaiera

La Salleko Joan Bautistaren heriotzaren hirugarren mendeurreneko ospakizun-urtea amaitzear da La Sallen.

La Sallek Espainian eta Portugalen dituen zentro guztiek (120 inguru dira) ospakizun-urte bat amaitu berri da, bizi-bizirik dutela La Salleko Joan Bautistak abiatu zuen. La Salle zentroek gogo eta ilusio handiz bizi izan dituzte aurtengo 365 egunak, baina bereziki hunkigarri izan dituzte bi egun hauek:

  • hirugarren mendeurrenaren abiatze-eguna, 2018ko azaroaren 21a, hezkuntza-obra guztiek oroipen-oihal bat zabaldu baitzuten egun horretan;
  • eta aurtengo maiatzaren 14a, ekitaldi publiko aldi bereko bat, baina tokian-tokian berezia, egin baitzen gure lurralde-eremu zabaleko hainbat lekutan. Gure ikastetxean era esanguratsu batean gauzatu genuen eta, adinaren arabera, bi ekintza antolatuz: Haur eta Lehen Hezkuntzako 1-4ko ikasleek bere indarrak batu zituzten hashtag-aren irudia osatzeko eta LH 5-6ko eta DBHko ikasleak Begoñara igo ziren, Sestaoko ikasleekin batera, ospakizun hunkigarria egiteko.

 

La Salleren misioa, gaur egun ere, errealitateari begiratzea da, hunkitzeko gaitasunari eustea eta munduan premia handienean diren pertsonei hezkuntzak eman dezakeen erantzun onena emateko lan egitea egunez egun. Era berean, gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko eragile nabarmena izateko misioa du, eta ardura, sormena, justizia, elkarbizitza, barnetasuna eta fedea baliatzea tokian tokiko egoera zehatz bakoitzera egokitzeko.

Urteko hil horietan guztietan:

  • ilusioak gora egin du etorkizun-bidean, egunez egun ari baikara eraikitzen gure fundatzaileak orain 300 urte amestu zuen eskola;
  • hurbilekoa pertsona guztientzat, balioetan oinarritua, bizitzan moldatzeko pentsatua eta behartsuenei kristau-hezkuntza eskaintzen dien eskola amesten jarraitu dugu;
  • La Sallek bere hezkuntza-misioa harantzago begira jartzeko baliatu du amaitzear den urteurrena, eta lan horren harian, bere misio arenhauspoa eta bideragarritasuna (badugu gizarteari egiteko eskaintza baliagarria) indartu ditu, gutxienez beste 300 urtez luzatzeko La Salleko Joan Bautistaren legatua.

 

“Bihotz bera, konpromiso bera, bizitza bera” izan da ospakizunen goiburua, La Salle bere osotasunean bat dela nabarmentzeko; izan ere, ezaugarri horrek instituzioa indartzen du mundu hobeago bat eraikitzeko lan saiatuan.

HEMENDIK AURRERA, 301

Urte berezi bati agur esatera goaz, eta beste bati ekingo diogu hemendik aurrera, elkarrekin beste hainbat pertsonaren bihotzetara iristeko dugun asmo sendoa, haren legatua eta misioa gorpuzteko.

Hau dugu La Salle

  • Pertsonek pertsonentzat egindako proiektua. Pertsona konprometituak gara, mundu hobeagoa posible dela sinesten dugunak.
  • Instituzio irekia, prejuiziorik gabea, sentikorra eta begirunetsua.
  • Bere garaian jaso zuen oparia bueltatzea dagokiola sinesten duen elkartea, orainaldian eraikitzen den etorkizuna amesten eta imajinatzen duena.
  • Senidetasun unibertsaleko karisma, hezkuntz-estilo honek erakartzen gaituen guztiok barneratzen duena.

Zorionak atzo eta gaur La Salle egiten ari zaretenoi.

Zorionak 301 ospatuko ditugulako hemendik aurrera.

Zorionak hau dugulako La Salle eta zu zaituelako partaide eta adierazpen bete.