BI URTE DITUT

Haur gehienek eta euren familiek, hauek bi urte edo bi urte betetzear daudenean, bizipen garrantzitsu bat izaten dute: eskolaratzea alegia.

Umeen adina kontuan izanik, gertaera honek euren baitan zenbait aldaketa ekar ditzake eta hauek guztiz ulergarriak dira banatze prozesuaren ondorio direlarik, adibidez: gurasoen falta somatzean negarrari ekiten dio. Erreakzio hau normala da horrelako gertaera baten aurrean, baina erantzun hori gehiegizkoa bada edo denboran luzatzen bada, azalpenen bat egongo da hori ulertu ahal izateko.

Gure seme alabekin harremanatzen garen moduak garrantzi handia du. Haien beharrak maiztasunez negarraren bidez adierazten dituzte, hauek gosea, deserosotasuna edo helduarekin kontaktua izateko beharra dutelako agertzen dira. Ezinbestekoa da hauek igarri eta hauei erantzun egokia ematea. Etorkizunean garapena behar den modukoa izan dadin, behar hauek bete behar dira. Aurrerago, haurrak urte bat betetzen duenean, garapen emozional osasuntsua izan dadin,
eznbestekoa den beste kontzeptu bat agertzen da, lotura.

“BI URTE DITUT” izena jarri diogun hitzaldian, eguneroko bizitzan gertatzen diren zenbait egoera: elikadurak, loak…umearengan duen eragina azalduko ditugu. Garai hauetan arrunta dena eta ez dena jakitea, egoera hauek nola bideratu jakitea, hazkuntzan zehar eta sen onak haurtzaroko errepikaezina den garai honetaz disfrutatzen lagundu ditzakete.

Anima zaitezte parte hartzera!

Abenduak 11n, asteazkena, 17.00etan 

Hizlariak Ana Mata, psikilogoa, eta Roberto Fernández, pediatra.