“SORTZEAREN ABENTURA” DBH3. mailakoak saridunak
Miren Llorente, Oihan Larrañaga, Nico León eta Xabi Riloba DBH3. mailako ikasleak dira. Aurten “Sortzearen Abenturan” parte hartu dute SEIN proiektuaren barne eta irabazi dutue.
“Sortzearen Abentura” ekimenaren helburua 14 eta 16 urte bitarteko gazteen esperientzia praktikoaren bitartez espiritu ekintzailea sustatzea da. Gazteek ekintzailetzaren oinarrizko kontzeptuak eta balioak barneratzea da helburua, hala nola, sormena, talde-lana, arazoak konpontzea, komunikazioa, ingurune erreal batean inplikatzea, garapen pertsonala eta autoezagutza, sormen-gaitasuna eta jarrera ekintzailea.
Horretarako, erronka erreal eta zehatzei erantzuteko konponbideak diseinatzea proposatzen zaie ekimen honetan parte hartzen duten ikasleei. Aurtengo edizioan, Bilboko Balioen Agiria gazteen artean ezagutaraztea eta hurbiltzea izan da proposatutako erronka, gutuna eta haren balioak zabaltzen lagunduko duen eta pertsona gehiago ekimenarekin bat egitera animatuko dituen estrategia baten bidez.
La Salle Bilbaoko taldeak aurkeztu duen irtenbidea Escape room bat sortzea izan da. Escape room horretan, probak Bilboko gutuneko balioetan zentratzen dira, pertsona batekin erlazionatuta beti, balio hori nabarmenduko duen hiriaren ekintza. Udalari ideia hori garatzea proposatu zaio, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleak hiriburuko ikastetxe guztietara eramateko. Hirian Erasmus ikasleentzako Escape room bat sortzeko aukera ere proposatu dute. Ekimen hori DBHko 3. mailako ikasleek landu zuten, SEIN proiektuaren esparruan. Eta gure garaileek primeran defendatu zuten bere proiektua.
Hona hemen Udaletzeak argitaratutako berria.